Takotsubo miokardiopatia

Takotsubo miokardiopatia
Takotsubo miokardiopatiaren irudi eskematikoa (A) pertsona normal batekin alderatua (B).
Deskribapena
Motamiokardiopatia, left ventricular dysfunction (en) Itzuli
unclassified cardiomyopathy (en) Itzuli
EspezialitateaKardiologia
Honen izena daramaoctopus trap (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKI42.8
GNS-9-MK429.83
GNS-9429.83
DiseasesDB33976
MeSHD054549

Takotsubo miokardiopatia, estresak sortutako miokardiopatia edo bihotz apurtuaren sindromea[1], miokardioaren bat-bateko ahultzea dagoen miokardiopatia ez iskemiko mota bat da. Ahultze hau, estres emozionalak sortu dezake; erlazio sentimental baten amaiera edo lagun baten heriotzak sor dezakeen sindromea da. Horregatik, bihotz apurtuaren sindromea deritzo.

Gaixotasun hau pairatzen dutenen gehiengoa, insufizientzia kardio-kongestibo batekin edo kaxa toraziko inguruan sortutako minarekin agertzen da. Elektrokardiogramean, ezkerreko bentrikulu paretaren miokardioaren infartua bezala agertuko da.

Pazientearen azterketan, ezkerreko bentrikuluaren puntan handidura bat agertzen da gehiengoen kasuetan. Ezaugarri hau izan zen, "tako tsubo" edo olagarro zepoa japonieraz, izena eman ziotena, izan ere, herrialde honetan deskribatu zen lehenengo aldiz. Katekolamina zirkulanteek izan daitezke gaixotasun honen eragileak, bereziki epinefrina/adrenalina. Sindrome hau dutenei, normalean, angiografia koronario bat egiten zaie, baina batzuetan ez da eraginkorra izaten, ezkerreko bentrikuluaren obstrukzio esanguratsuak ez agertzea gerta daiteke. Takotsubo miokardiopatia emakume post-menopausikoetan agertzen da. Ohiki, estres fisiko edo psikologiko batek sortzen du.

  1. (Gaztelaniaz) «Síndrome tako-tsubo e insuficiencia cardíaca» Revista Española de Cardiología 2016eko maiatzaren 20a.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy